Bertsolaritza gaur (B2)

8 feb 2023 · 9 min. 2 sec.
Bertsolaritza gaur (B2)
Descrizione

BERTSOLARITZA GAUR https://drive.google.com/file/d/1Cv7BMw_XhpP-By3deszM64-jb_dUkEtO/view?usp=share_link Kaixo, ikaskide eta entzuleok! Ongi etorri euskara klaseko podcast berri honetara. Bertsolaritzaren historia hurbilean eta inprobisazioaren teknikan oinarrituko dugu gaia. Gainera, azken bertsolari txapeldunaz hitz egingo dugu:...

mostra di più
BERTSOLARITZA GAUR
[Deskarga daitekeen podcastaren testu elebiduna]

Kaixo, ikaskide eta entzuleok! Ongi etorri euskara klaseko podcast berri honetara. Bertsolaritzaren historia hurbilean eta inprobisazioaren teknikan oinarrituko dugu gaia. Gainera, azken bertsolari txapeldunaz hitz egingo dugu: Maialen Lujanbio du izena. Etxepare Institutua, Bertsozaile Elkartea eta Euskal Kultur Erakundea dira gure iturriak podcast hau prestatzeko. Bertso audioak eta elkarrizketak YouTubetik eta EITBtik datoz. Fliki aplikazioak zati batzuk irakurriko ditu automatikoki Ainhoaren ahotsaren bitartez. Beraz, gaurko podcast-a denoi gustatzea espero dut. Goazen aurrera!!!

Bertsolariak mundua asmatzen, eta inprobisatuz kantatzen du. Bertsolaritza bertsoak asmatzeko artea da eta, aldi berean, bertsoaren inguruan sortutako mugimendu soziala. Bertsoa ez da bertso-lerroa bakarrik, bertsoa ahapaldi edo estrofa osoa ere bada. Bat-bateko bertsolaritza gaur egun errealitate indartsua eta gizartean ospe handikoa da Euskal Herrian. Bertsolari Txapelketa Nazionalaren finala, lau urtean behin egiten dena eta hamabost mila lagunek ordu luzez liluratuta entzuten dutena, bizitasunaren froga da. Helburua ez da literatur kalitate handiko testuak inprobisatzea, publikoa hunkitzea, emozionatzea baizik. Bertsolariak, beraz, emozioen egileak dira.

Bertsolariek poesia, txantxa eta gaurkotasuna batzen dituzte. Bertsolariek elkar zirikatzen dute eta melodia zehatz batean oinarritzen dira, gai jartzaileak proposatutako gaia kontuan hartuz, inprobisatu eta a capella kantatzen dute. Bertsolarien emanaldia esparru itxi batean egin daiteke, handia edo txikia izan, berdin antzoki batean, frontoi batean edo jatetxe bateko mahaiaren inguruan, baina baita aire zabalean, plaza bateko kioskoan eta balkoitik balkoira ere.

Amuriza izan zen euskara batuan kantatu zuen lehena, eta entzuleen emozioetara zuzendu zena. Zer da bertso bat? Xabier Amurizak bertsolaritzaren definizioa laburbiltzen du ahapaldi honetan: Neurriz eta errimaz / kantatzea hitza / horra hor zer kirol mota / den bertsolaritza.

Orduan, zein da oinarrizko teknika? Bat-bateko bertso bat sortzeko prozesuak arau zorrotzak errespetatzea eskatzen du errimari, metrikari eta melodiari dagokienez, eta, aldi berean, ezarritako gaia garatzen da. Paradoxikoki, inprobisatzea oso ekintza planifikatua da bertsolariarentzat. Antzeko egoerak bizi izan ditu. Bat-bateko bertsolaritzaren legeetara makurtzen ikasi du (tonadak, errima, metrika...), eta, ondorioz, murrizketak libreki inprobisatzeko lagungarriak dira. Bertsolaria dena xurgatzen ohitu da, hau da, denetarik jaso du koplariak, eta buruan gorde du, behar den unean erabili ahal izateko.

Eta zein da bertsolariaren sortzeko estrategia? Inposatutako gaia entzutean, inprobisatzailearen burua jardunean jartzen da eta, lehenik eta behin, bertsoaren amaierari buruz hausnartzen du. Sortu duen bertsoari gorputza eta indarra erabat emango dion azken errima kantatzean datza. Alderantzizko eraikuntza hori ahozko arte horren berezitasuna da.Honako hauek dira bertso bat eraikitzeko funtsezko elementu teknikoak: abesten, neurtzen eta errimak egiten jakitea, eta, aldi berean, edukia lantzea. Kanpotik ikusita, bertsolaritza menderatzeak urteetako entrenamendua behar du.

[Bertsolaria entzuten da]

Zer gertatu da azken berrogei urteetan bertsolaritzan?
Amurizarekin batera, bertsolari talde berri batek hartu zituen plazak. Garai hartakoak dira Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Euskitze, Jon Sarasua eta Andoni Egaña, besteak beste. Bertsolari bakar batek ere ez du Egañak adina txapel jantzi. Bertsolaritza ulertzeko modua aldatu zuen: sinbolikoki, tabernatik agertokira pasatu zen. Baliabideak eta inprobisazio-estrategiak planifikatzen hasi ziren. Ondorengo belaunaldietan, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus nabarmendu dira gehien. Horiekin batera, bertsolarien zerrenda etengabe hazi da. Ez da kasualitatea bertsolarien kalitateak gora egitea. Hau da Bertso Eskoletan eta irakaskuntza arautuan egiten den lan nekaezinaren emaitza. Bertsozale Elkartearen lan handiak ahalbidetu du.

Orain Maialen Lujanbio ezagutuko dugu, Bertsolari Txapelketa Nagusia hiru aldiz irabazi duen bertsolari aparta. Lujanbiok berrogeita sei urte ditu. Hamaika urterekin hasi zen Hernaniko ikastolako bertso-eskolan. Han hasi zen nabarmentzen. Geroago eman zuen izena Gipuzkoako eskolarteko txapelketan, eta finalera iritsi zen. Abesti askoren hitzak sortu ditu. Duela bi hilabete bertsolaritzaren saririk handiena irabazi zuen Iruñean.

[Maialenen Saria entzuten da]

Bertsolarien ahalegin mentala eta fisikoa izugarria da, batez ere hain lehiaketa luzean. Maialdek saria irabazi ondoren nola sentitzen den eta etorkizunean zer proiektu izango dituen kontatzen digu.

[Maialenekin Elkarrizketa entzuten da]

Maialenek bide luzea du oraindik lehiaketetan. Ziur nago berriro entzungo dugula.Beno, Erreportaje honen ondoren, bertsolaritzak etorkizun bikaina duela iruditzen zait. Jende gaztearengan ere errotu da, eta hori izango da bere iraupenaren arrakasta. Tira. Bagoaz. Berriro kanal honetan aurkituko zaituztet. Laster arte!
mostra meno
Informazioni
Autore Antoni de la Torre
Organizzazione Antoni de la Torre
Sito -
Tag

Sembra che non tu non abbia alcun episodio attivo

Sfoglia il catalogo di Spreaker per scoprire nuovi contenuti

Corrente

Copertina del podcast

Sembra che non ci sia nessun episodio nella tua coda

Sfoglia il catalogo di Spreaker per scoprire nuovi contenuti

Successivo

Copertina dell'episodio Copertina dell'episodio

Che silenzio che c’è...

È tempo di scoprire nuovi episodi!

Scopri
La tua Libreria
Cerca